XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. Xibarta, balea kantaria.

Xibartak, balaenopteridae multzoan kokaturik badaude ere, badituzte ezaugarri asko zereekin alderaturik izateko.

Buruan bitxi-bitxiak diren konkortxoak, eta arrazoi askorengatik oso bereziak diren bularraldeko hegats luzeak, gorputzaren luzeraren herenekoak (bost metro), azaltzen dituzte.

Horiekin batera aipatzekoak dira beheko partean dituen 22 ildoak, eta baraila bakoitzean agertzen diren 330 bizarrak.

Xibarta emeki dabilen balea dugu eta ikusgarria da benetan, bere gorputz gris iluna behatzea itsasotik irtetzen denean, hegats zuri beltzeei eraginez.

Isatseko hegatsak, beltza izanda, animalia bakoitzari espezifikoak zaizkion narrio zuriak ditu, orban horiek banako desberdinengan, nortasun agiri eginkizuna betetzen dutelarik.

Urperatzen denean, hegatsaren ezaugarri horiek nabarmenki agertzen dira.

Azkeneko urte hauetan, xibartak jauzitan ibiltzeko duen gaitasun bereziak, intrigatu egin ditu ikertzaileak.

Zergatik egiten dituzte hain jauzi ikusgarriak?.

Zein dira jokabide horien arrazoiak?.

XVIII. eta XIX. mendeko balenzaleek ezaguna zuten jokamolde hori, eta izena ere jarri zioten: Hausketa.

Hausketa da, xibartak egin ohi dituen izugarrizko jauzia, itsas gainetik hegan egiten.

Hori gertatzen denean, gizakumeok balea osoa ikusteko paregabeko aukera daukagu.

Aidean egonez gero, itsasora berriz ere erortzen da zalaparta izugarria sortarazten, uraren kontra gorputzak jotzen duenean.

Nola konpontzen da xibarta, hain pisu itzela izanda (40.000 kg. inguru), horrelako jauziak.

Gaur dakigunez, xibarta gero eta abaila handiagoa hartzen du itsasgainaren azpitik dabilenean.

Bapatean, isatseko hegatsa goruntza makurtzen du eta honek, hegazkinen erara, hegan egiteko abiada itzela ematen dio.

Hurrengo orrialdean agertzen den xibartak, abiada handia hartuz gero, atzeko hegatsa beherantza makurtu du.

Gero gorantza.

Eta izugarrizko indarrez uretatik sortuko da jauzi itzel bat ematen, hurrengo orrialdean agertzen den moduan.